XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Atadian, nun nai larrosa gorriz ta txuriz betetako xuamuxkak...

Eta alanbra eziz itxitako baratza ere, ba dute, txermena, mixurka, aran, briñoe, eta beste orrelako zugaitz askorekin.

Baita lilitegi ederra ere, milla muetako lore usaidunakin.

Txukuntasun orrek, oso begiko edozeiñentzat egiten du sendi ori.

Bertako aite-amak, Joxeaustin ta Mañixi, ba dira urte batzuek etxearen jabe egin zirala; eta garai onean erosi zuten.

Gaur zearo ordainduta, beren berena dute.

Sei seme-alabatatik, etxerako ustean daukaten ogeita zazpi urteko mutilla, Joxe izena duana da zarrena.

Mutill ederra ta indartsua, kaskabarro zamarra izan arren, mutill ona da.

Madurean dagon, Ibarrondo basetxeko alaba dan Engraxi, neska polita ta apañakin ibiltzen da.

Oso ondo ikusten dute etxe bietako gurasoak, gazte auen alkartzeko asmoa.

Bigarrena, Arantxa, ogeitabost urteko alaba degu.

Auzo'ko, Amilgain basetxean oñordeko edo maiorazko dan Iñaxio'rekin, laister ezkontzeko ustean dabil.

Ez du mutil onek begi txarra...

Bai suertea ere... gaurko egunean, Arantxa bezelako emakumea etxera eramaten badu!

Urrengoa, Agurtzane.

Ogeitaru urteko baserri-neska ederra ta jatorra.

Naiz baratzako ta bai etxeko lanetan, amari geiena laguntzen dion alaba da.

Auzoan ez ezik kalean ere, oso ezagunak dira emakume auek.